Politika

Eskubideak elkarteko abokatuek diote ez dela justua Larraz eta Errea kartzelatzea

2007ko urtarrilaren 5a
17:20
Entzun
Itziar Larraz eta Unai Errea euskal presoen defentsa lanetan aritzen diren bi abokatuak abenduaren 20an espetxeratu egin zituzten, Parisko Epaitegi Korrekzionalaren aginduz, eta hiru eta lau urteko espetxe zigorrak jarri zizkieten hurrenez hurren, lau presori legez kanpoko eskutitzak eman eta jasotzea egotzita. Hori Eskubideak euskal abokatuen elkartearen ustez, "ez da justua eta ez da proportzionatua". Larraz eta Errea "berehala askatzea" eskatu du Eskubideak elkarteak.

150 euskal abokatu eta juristek Larrazen eta Errearen aldeko idatzi bat sinatu dute, eta elkartekoek esan dute kasu hori salatzeko Euskal Herrian lan egiteaz gain, munduan ere egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.