Eskubideak galtzeko arriskuaz ohartarazi dute

Murrizketak ere hartu dituzte hizpide Donostian, indarkeria matxistari buruzko jardunaldietan

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
«Emakumeek euren oinarrizko eskubideak galtzeko duten arriskua oso handia da». Hitzokin hasi zituen Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako diputatuak, atzo, Donostiako San Telmo museoan egindako jardunaldiak: Feminismoa eta estrategia globalak indarkeria matxistaren aurka. Diputazioak eta Donostiako Udalak antolatuta, Emakumeen Mundu Martxako zenbait herritako ordezkariak eta bertako feministak bildu ziren, bortizkeriaren kontrako borrokan hartutako eskarmentua partekatzeko.

Hain justu, feministen jardunaren beharraz mintzatu zen Rodriguez. Egungoa «atzerapauso garaia» dela gogora ekarrita, ohartarazi zuen borroka feminista «bigarren mailan geratzeko» arriskuan dagoela, eta horren ondorioak andreek jasango dituztela. Espainiako Gobernuak egindako murrizketak jarri zituen diputatuak adibide: «Emakumeen diru sarrerak murriztuko eta bizi-baldintzak ezegonkortuko dituzte, eta haien gain jarriko dute zainketen inguruko zama».

Abortatzeko eskubidea ere izan zuen hizpide. Rodriguezen hitzetan, Mariano Raxoiren gobernuak onartu asmo duen legeak «bigarren mailako gizaki» bihurtu nahi ditu andreak, «beren bizitzen eta gorputzen inguruan erabakitzeko eskubiderik gabeak». Arlo horretan feministek egindako lana goratu zuen, eta «aliantza kapitalista patriarkalak» mugimendua «jarraitu eta kriminalizatu» izana deitoratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.