Aurrez ere azaldua zen Espainiako Gobernuak batxilergoan egin nahi dituen aldaketen aurka, eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren azalpenen aurka berehala agertu da Isabel Zelaa, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. «Gobernua makurtu egin da Espainiako eskuineko sektore ideologizatuenen aurrean». Herritartasunerako Hezkuntza kentzearen aurka agertu da sailburua, eta hezkuntzako finantzaketaz ezer ez esatea gaitzetsi du.
Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa DBHren bizkar luzatzearen aurka irmo agertu da Zelaa: «Goitik behera ireki dute hezkuntza sistema. Atzera eginaraziko digute denboran eta eraginkortasunean». Ikasleak lehenago banatuko dituzte aurrerantzean, eta hori arriskutsua dela dio sailburuak: «Indartsuenei indar gehiago emango zaie, eta beren zoriaren esku utziko ahulenak».
Eskuineko sektoreen aurrean «makurtu» izana leporatu dio Zelaak Wert ministroari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu