Aireportuak
Eskuko bagajean likidoak eramateko debekua indarrean da
Segurtasun neurri zorrotz hori indarrean da jada Europako aireportuetan, eta, beraz, baita Euskal Herrikoetan ere.
Europako hegaldietan eskuko bagajean likidoak eramatea debekatua dago gaurtik. Zehazki, edariak, koloniak, eta xaboi, hortzetako pasta eta krema likidikoak ezingo dira 100 mililitro baino gehiago eraman, eta, gainera, plastiko gardenezko zorroetan. Aireportuetako segurtasun arduradunek egiaztagiriak eskatuko dizkiete eskuko bagajean botikak eta elikagai dietetikoak eraman behar dituzten bidaiariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu