Eskuko telefonoen bidez egiten diren deiak segundo bakoitzeko kobratzera behartu ditu gaurtik telefono konpainiak Espainiako Gobernuak. Horrenbestez, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan deiaren iraupena biribildu eta erabilitako segundoak baino gehiago kobratzea galarazita dago gaurtik.
Telefono konpainiek, ordea, suminduta hartu dute erabakia, eta neurriak eragingo dizkieten "galerei" aurre egiteko beste zerbitzu batzuk garestitzea erabaki dute, hala nola, dei bera abiatzea.
Kontsumitzaile elkarteen iduriko, onartezina da telefono konpainiek hartu duten jokabidea, beti ere kontsumitzailea dela galtzaile azpimarratuz. Era berean, konpainia guztiak batera ari direla erabakiak hartzen salatu dute, eta, beraz, konkurrentzia libreko arauak ez dituztela betetzen. Hori guztia dela eta, gaurko eskuko telefonorik ez erabiltzeko deia egin diete herritar guztiei.
Gizartea
Eskuko telefonoak ez erabiltzeko deialdia
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan telefono konpainiek debekatuta dute gaurtik deiaren iraupenaren araberako prezio biribiltzerik egitea, baina deia ezartzeagatik kobratzen dutena garestitu dute. Horren kontra, gaur eskuko telefonorik ez erabiltzeko deia egin dute kontsumitzaile elkarteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu