Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari eman beharreko eskumenen transferitzea negoziatzeko aldebiko batzordea osatu zuten, atzo, PSOEk eta EAJk, Madrilen egin zuten lehen bileran. Jeltzaleek Espainiako Gobernuaren 2011ko aurrekontuak babestearen truke hitzartutako eskumenen transferitzearen barnean, heldu den urtean hamazazpi gai eskualdatuko dira.
Aurten jada enplegu politika aktiboak, lanbide heziketa okupazionala eta Bermeoko Itsas Institutua eskuratuta, 2011ko lehen sei hilabetekoan bederatzi izango dira transferentziak; besteak beste, lan ikuskaritza -lehena izango da-, enplegu erregulazioa eta itsas, ibai eta errepide garraioa.
Zazpi eskualdatze aurreikusi dira bigarren sei hilabetekorako; horien artean, soldatak bermatzeko funtsa, trenbidea eta segurtasun zerbitzu pribatuak.
Gainera, 2011n beste zazpi eskumen aztertzea ere aurreikusi dute hitzarmenean: gizarte segurantza, aireportuak eta interes nagusiko portuak, besteak beste.
PSOEren aldetik, Jose Maria Benegas, Jose Antonio Alonso, Eduardo Madina eta Gaspar Zarrias izan ziren atzoko bileran. EAJren aldetik, berriz, Emilio Olabarria, Aitor Esteban, Josu Erkoreka eta Iñaki Goikoetxeta.
Eskumenak transferitzeko egutegia zehazten hasi dira EAJ eta PSOE
Aurtengo hirurei hamazazpi gehituko dizkiete 2011n; lehena lan ikuskaritza izango dela esan dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu