Eskumenen egutegia zehazteko eskatu dio Urkulluk Sanchezi

EAEren nazio izaera aitortuko duen estatutu berri baten alde lan egiteko konpromisoa hartu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2018ko urriaren 3a
07:10
Entzun

Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezi hitza betetzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak, eta amai dezala 39 urteko itxaronaldia. Buruzagi jeltzaleak gogorarazi du Sanchezek onartu zuela badela aukerarik Gernikako Estatutuan jasotako 37 eskumenetatik 30 Jaurlaritzaren esku uzteko. Hori hala izanik, egutegi bat zehaztu dezala eskatu dio Madrili, nabarmenduta horrek "elkar ulertzea" erraztuko lukeela.

Bestalde eta estatutu berriari dagokionez, elkarrizketak bultzatu eta akordio zabalago bat lortzeko lan egiteko konpromisoa hartu du lehendakariak, testuak "EAEren nazio izaera" onar dezan eta erabakitzeko eskubidearen inguruko zalantzak argitu ditzan. "Akordioa zabaltzeak, elkarbizitza ahalbidetuko luke, ezeri uko egin beharrik gabe eta inposiziorik gabe".

Katalunia eta Espainiaren arteko gatazkari dagokionez, berriz, irtenbide adostuaren alde egin du Urkulluk, eta ohartarazi du ez dela gaizki egindakoez hitz egiteko garaia. "Instituzioen buruzagitza berreskuratzeko garaia da, irtenbide adostua nahi ez duten mugimendu pseudopolitikoei aurre egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.