Eskuz binakako finalera joateko garraio publikoa erabiltzea aholkatu dute

2011ko apirilaren 15a
13:54
Entzun

Bilboko Bizkaia pilotalekuak sortu duen buruhauste handienetakoa autoa handik hurbil aparkatzeko dauden zailtasuna izan da. Horregatik, Eskuz Binakako Txapelketako igandeko finalerako garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Bilboko Udalak. Arazoak ekiditeko dispositibo berezia antolatu du udalak.

Autobuseko 30 -Txurdinaga-Miribilla- eta 71 -Miribilla-San Ignazio- lineak indartuko dituzte partida hasi eta ordubete lehenago, eta partida amaitu eta ordubete geroago. 15 minutuko maiztasuna izango dute, eta frontoi hitza izango dute, zaleek pilotalekura doala jakin dezaten.

75 -San Adrian-Atxuri- eta 76 -Artatzu/Xalbador-Moiua- lineek pilotalekutik gertu geralekua daukate. Martin Barua eta San Adrian kalean.

Beren ibilgailuarekin joatea erabakitzen dutenek aparkatzeko aukera batzuk izango dituzte. Esate baterako, Bilbao Arena kirol jauregiko aparkalekua, Zabalburu Plazako aparkalekua -Bilbobuseko 30, 71, 75 eta 76 lineekin lotura du-, eta Areatzako aparkalekua -Bilbobuseko 30 eta 71 linietik gertu-.

Halaber, aplikazio bat ezarri du bere webgunean frontoira heltzeko dauden baliabide desberdinei buruzko informazioa emateko. Bertan, interesa dutenek garraio publikorako plan pertsonalizatua sor dezakete.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.