Sortu pozik agertu da Nagore Mujika aske uzteko erabakiaren aurrean, baina gaineratu du haren atxiloketak zera adierazten duela: "[Espainiako] Estatuak mendeku politikak eta konponbidearen aurkako politikak itsutua dago".
Sorturen iritziz, atxiloketak eta hiru urtean Espainiak izandako jarrerak "estatu espainiarrak euskal jendartearentzat duen eskaintza bakarra" ikusarazten du: "Estatu espainiarretik zein hura sostengatzen duten PP eta PSOE alderdietatik ukazioa, inposizioa eta errepresioa besterik ez dezakegu espero".
Azkenik, Sortuk babesa adierazi dio bihar Deustuan "konponbidearen aurkako erasoak" eta Mujikaren atxiloketa salatzeko egingo duten manifestazioari.