POLITIKA

Espainia y Libertad taldeak EAko buruzagiak salatu ditu Batasunarekin biltzeagatik

Espainia y Libertad plataformak Joseba Azkarraga, Begoña Errazti eta Unai Ziarreta EAko kideen aurkako salaketa jarri du Batasunako hiru kideekin- Arnaldo Otegi, Rufi Etxebarria eta Olatz Dañobeitia- pasadan astean izandako bilerarengatik. Gaur goizean Espainia y libertad taldekoek EAEko Justizia Auzitegiko Fiskaltzan izan dira salaketa jartzen.

2006ko uztailaren 14a
12:53
Entzun
Komunikatu baten bitartez plataformako kideek azaldu dutenez “EAko egoitzan egin zen bileraren edukia izaera politikoa izan zuen eta beraz haustura delitua suposatzen du eta azken hau Zigor Kodearen 468.artikuluan zigortua dago”. Gainera “talde armatuarekin” lan egitea leporatzen diete. Joseba Azkarraga EAEko Justizia Sailburuaren dimisioa eskatu dute ustez desobendientzia delitua egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.