Espainiak bozen legea aldatu nahi du EAEko hauteskundeetarako

«ETAren ondorioz Euskadi utzi zutenek» hauteskundeetan parte hartzea nahi du Raxoiren gobernuak

Erredakzioa
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Indarrean dagoen Hauteskundeen Legea aldatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua. Legea aldatuta lortu nahi du «ETAren ondorioz Euskadi utzi zuten iheslariek Euskadin botoa emateko aukera izatea». Herritar horiek parte hartuahal izango luketeEusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde orokorretan eta Europakoetan. Ez, ordea, udal bozetan zein foru aldundikoetan. Hauteskundeen Legea aldatuzgero, herritarrak berak aukeratu ahal izango luke botoa non eman: egungo bizilekuan edo «halabeharrez» utzi behar izan zuen lekuan —nahiz eta bizitzera ez itzuli EAEra—.

Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak alderdiaren kongresuan aurkeztu zuen txostena du abiapuntu gobernuaren asmoak. Txosten hark dioenez, «eskubide politikoak itzuli behar zaizkie ETAren mehatxu zuzen eta zeharkakoen ondorioz, EAEtik alde egin behar izan zuten herritarrei».PPren ustez, ETAren kalteren batedo mehatxuren bat pairatu dutenei EAEn botoa emateko eskubidea ziurtatu behar zaie. Hala nola aukera hori eskaini nahi die «biktimei, biktimen senideei, eta estortsio edo mehatxuren bat jasan duten pertsonei». Basagoitik aurkezturiko proposamena onartu egin zuten PPren kongresuan, eta, orain, Mariano Raxoiren gobernua aztertzen ari da horren haritik zein bide jarraitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.