Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du ETA desegiteak "erraztu" egingo lukeela presoen gizarteratzea. "ETA desagertzen denean guztiok irabazten aterako gara".
Ministroaren ustetan, "interesa sortzen dutenak ekintzak dira eta ETAk armak utzi ondoren desegin egin behar du". Ezker abertzalearen gainean esan du oraindik iristeke dagoela "ETAri desegiteko eskatuko dion eguna".
Barne ministroa Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburua harekin bildu da Madrilen. Espainiako segurtasun indarrez esan du ez dutela asmorik EAEtik ateratzeko, baina ez du baztertu Segurtasun Batzordean gaia lantzea. Bilera horretan, ordea, ez dute segurtasun indarrak ateratzeaz hitz egingo: Espainiako Poliziaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa hobetzeaz ariko dira, Fernandez Diazek argitu duenez.