euskal presoak

Espainiak dio "onartu" egingo lukeela 'Parot doktrinaren' aurkako epai bat

Hala ere, Jorge Fernandez Diaz Barne ministerioak azaldu du gizarteak ez duela "merezi" 30 urte baino gutxiago bete dituzten presoak aske uztea. Hurrengo astean aztertuko du Estrasburgok Ines del Rioren auzia.

2013ko martxoaren 12a
14:46
Entzun

Espainiako Kongresuan Amaiurreko Iker Urbinak "presoen askatasunerako eskubidearen urraketaren apologia" egitea leporatu dio Barne ministroari. "Zure diskurtsoa duela 10 edo 20 urtekoa da. Ez duzu aintzat hartzen Euskal Herrian zabalik dagoen eszenatokia", esan dio.

Urbinaren arabera, presoen eskubideak, eskubideak diren heinean, ezin dira "baldintzaturik" egon, eta Fernandez Diazen jarrera "onartezina" dela iritzi dio. "Kode militarretan iltzaturik segitzen duzu eta Euskal Herrian bakea eta konponbidea nahi dugu".

Estrasburgok martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rioren auzia. Del Rio aske uzteko eta kalte-ordainetan 30.000 euro emateko agindu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak uztailaren 11n, baina Espainiako Gobernuak ez zuen ebazpena bete, eta helegitea aurkeztu zuen joan den urriaren 4an. Hain zuzen, Madrilen helegitea onartu edo baztertu aztertuko du hurrengo astean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.