Trinidad Jimenez Espainiako Atzerri ministroak esan duenez, badituzte larunbata gauean Tindufen bahitu zituztenen gaineko zenbait datu, baina zuhurtzia eskatu du, eta lanean ari direla gaineratu duen arren, ez du jakinarazi zer den dakitena.
Fronte Polisarioaren kanpalekutik hiru lagun atxilotu zituzten Enric Gonyalons Bilbon bizi den kataluniarra, espainiar bat eta italiar bat. Fronte Polisarioaren arabera, Malira eraman zituzten. "Eurentzat onena zuhur jokatu eta gure enbaxadekin eta tokiko gobernuekin lan egitea da", esan du Jimenezek.