Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Venezuelari Arturo Cubillas Espainiaratzeko eskatu berri dio, "talde terroristei" laguntzea eta atentatuak egiten saiatzea leporatuta. Espainiak 1989ko maiatzean deportatu zuen Cubillas euskal herritarra hara.
BERRIAk elkarrizketa egin dio Cubillasi, eta bihar aterako du. Hona hemen, aurrerapen gisa, haren esan batzuk:
- "Espainiako Gobernuak auzi diplomatiko bihurtu nahi du nire kontrako hau. Venezuelako Fiskaltzari neuk eskatu diot niri buruzko ikerketa egiteko".
- "Espainiak errepresio fronte guztiak irekitzea erabaki du, eta hau da horietako bat, euskal errepresaliatuen kontrakoa".
- "Atxilotu batzuek ustez nire aurka egindako adierazpenak torturapean egin zituztela uste dut; oso seguru dago. Baita Venezuelako gehiengoa ere".
- "Edozein venezuelarrek bezalako bizimodua damarat hemen, eta hori ezin du jasan Espainiak".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Espainiak errepresio fronte guztiak ireki ditu"
BERRIAk Arturo Cubillas Venezuelan deportatuta dagoen euskal herritarrarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu