EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarri zion Espainiako Estatuaren abokatuak Ertzaintzaren lan eskaintza publikoari. Haren iritziz, lanpostu gehiegi atera dituzte lehiaketara: 120. Senatuko EAJk eta PPk, baina, "akordiorako oinarri bat" egin dute, Espainiako Gobernuak helegite hori ken dezan.
Jaurlaritzak Espainiaren erabakia gaitzetsi zuen, eta "autogobernuaren kontrakoa" zela adierazi.