Espainiako Gobernuak azaldu du Ines del Rio Prada preso ohiak biktimekiko duen zorra 1.591.454 eurokoa dela. Estatuaren abokatuak Estrasburgoko auzitegiari igorritako idatziaren arabera, Del Riok zor horri aurre egin behar dio, erantzukizun zibil gisa.
Europako Ministroen Batzordea aste honetan hasi da ikuskatzen Espainia Parot doktrinaren kontrako sententzia nola betetzen ari den. Madrilen ustez, batzorde horrek bihar egingo du balorazio bat. Batzorde horri igorri dio Madrilek jakinarazpena, eta oroitarazi dio Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenaren biharamunean askatu zutela Del Rio.