"Frantziar nahiz espainiar estatuak egun gatazka luzatzea dakarten neurriak hartzen ari dira" Etxeraten iritzian. Horren adibide dira: "bizi osorako zigorraldiak (Unai Parot, Iñaki de Juana…)". Gainera, sakabanaketa politikan "sakonduz" ari direla iritzi diote. Politika horrek, aurten "10 istripu larri eragin" dituela gogorarazi dute.
Horregatik, "gatazkak eragindako biolentzia" inork ez dezala "patrimonializatu" eskatu dute. Izan ere, "euskal preso politikoek nahiz senide eta lagunok bi estatuen aldetik jasaten dugun biolentzia ezkutatu" egiten dela iritzi diote. "Herri honek bizi duen gatazka politikoak eragindako sufrimendua milaka herritarrok jasan dugu".
Gatazka gainditzeko eragile, erakunde nahiz elkarte ororen parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute, eta bide horretan Nazio Eztabaidagunea lan ona egiten ari dela iritzi diote. Beraz, horren aurka ez egiteko eskatu dute.
"Guztion esku dago herri honek bizi duen gatazka politiko historikoari konponbide politiko, demokratiko eta behin betikoa aurkitzea. Bide horretan pausorik ematen ez duenak eta, gainera, konponbidearen aurkako neurriak hartzen nahiz mezuak botatzen dituenak, gatazka luzatzearen aldeko apustu egiten ari da, heriotzaren aldeko apustu egiten ari da".
Sakabanaketa politikarekin "amaitu egin behar" dela iritzi diote, beraz, horrek "sufrimenduaren amaiera" dakarrelako, eta "hitza eta elkarrizketari" bidea irekitzen diolako. "Dei berezia egiten diegu beraz estatuei, estatuko eragileei eta alderdi politikoei Euskal Herrian bultzatzen ari den elkarrizketa eta akordio zabalei trabak jarri ordez akordio horiek bultzatzeko, besteak beste, euskal preso politikoak Euskal Herriratuz".
Euskal presoak
Espainiak eta Frantziak presoen eta senideen "aurkako neurriak hartzen jarraitzen" dutela salatu du Etxeratek
"Gatazka politikoaren soluzioaz" hitz egiten den arren, "zenbait alderdi politiko nahiz elkarte, gatazka luzatzearen aldeko apustua egiten" ari direla uste du Etxeratek. "Espainiar nahiz frantziar estatuek gure eta preso dituzten gure senide eta lagunen aurkako neurriak hartzen jarraitzen dute". Sakabanaketa politikarekin amaitu egin behar dela diote, "hitza eta elkarrizketari paso ematea" dela uste dutelako. Gainera, "gatazkak eragindako biolentzia" inork ez dezala "patrimonializatu" eskatu dute. Azpimarratu dutenez, gatazka gainditzeko "ezinbestekoa da guztiok hitza hartzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu