Hizkuntza eskubideak

Espainiak euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dituela dio Behatokiak

"Espainiar estatuaren administrazioa eta hizkuntza eskubideak" Behatokiaren txostenak dioenez, Espainiak euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen ditu. Horren arabera, administrazioak ez du elebitasuna bermatzen. Bi urtean 90 kexa jaso ditu Behatokiak, guztiak administrazioak hizkuntza eskubideak urratzen zituela aipatuz. Behatokiko ordezkariek adierazi dutenez, kexek idatziak euskaraz jasotzeko ezintasunarekin edota hizkuntza hori erabiltzearen ezintasunarekin dute zerikusia.

2003ko urriaren 29a
16:18
Entzun
Behatokiko zuzendariak, Paula Kasaresek, horren ondorengoak, Juan Inazio Hartsuagak eta Kontseilua taldeko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek gaur Donostian emandako prentsaurrekoan ondorengo txostena aurkeztu dute: " Espainiarestatuaren administrazioa eta hizkuntza eskubideak". Txosten horrek dioenez, Espainiak euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen ditu. Horren arabera, administrazioak ez du elebitasuna bermatzen.

2001 eta 2003ko abuztua bitartean 90 kexa jaso zituen Behatokiak. Guztiak administrazioak hizkuntza eskubideak urratzen zituela aipatuz. Kasaresek adierazi duenez, kexek idatziak euskaraz jasotzeko ezintasunarekin edota hizkuntza hori erabiltzearen ezintasunarekin zuten zerikusia. Bestalde, Behatokiak Espainiak ez duela Hizkuntza Gutxituen Europar Karta errespetatzen dio. Gauzak horrela, gaur Donostian aurkezturiko txostena Espainiako gobernura bidaltzeaz gain, Europara ere igorriko dutela adierazi dute prentsaurrekoan.

Behatokiak eskainitako informazioaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko)4.568 funtzionarioetatik 101ek baino ez daki euskaraz. Nafarroan, berriz, 1.405etik bakarrak daki euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.