Hego Euskal Herriko herritarrei ez diete aginduko PIP markako bular protesiak kentzeko. Espainiako Gobernuak ez du beharrezkotzat jo neurri hori hartzea—Iparraldeko herritarrei kentzeko eskatua die Frantziako Gobernuak—, baina adierazi du inplante horiek jarrita dauzkaten andreek joan beharko luketela medikutara, azterketa egitera. Bularrak handitu zituzten klinika itxita edo atzerrian badago, osasun zerbitzu publikoan artatuko dituzte emakume horiek.
PIP motako inplanteak «iruzurrezkoak» direla nabarmendu zuen atzo Espainiako Osasun idazkari Pilar Farjasek, baina argitu zuen Espainiak ez dituela hartuko beste herrialde batzuek adinako neurriak. Osasun azterketak egiten jadanik hasi direla jakinarazi zuen. Protesi horiek industrian erabiltzen den silikona daukate, eta orain arte egindako azterketek erakutsi dute hausteko arriskua daukatela.
Espainiak ez du beharrezko jo PIP markako bular protesiak kenaraztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu