Frantziako Atzerri Ministerioko bozeramaile Romain Nadalek gaur ETAren adierazpenaren berri izan aurretik esan duenez, "ETAk indarkeri behin betiko uzteko urratsa egiten badu" Espainiako Gobernuak hartzen dituen neurriak hartuko ditu Frantziakoak ere. Euskadi Irratian egin ditu adierazpen horiek Nadalek, eta gaineratu du Frantziak beti babestu eta lagunduko duela Espainia "ETAren aurka".
Atzo Madrilen Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba azaroaren 20ko bozetarako PSOEren hautagaia Francois Hollande PSko presidentetzarako hautagaiarekin bildu ziren. Horiekin batera, bideo batean ikus daitekeenez, Frederique Espagnac Biarnoko senataria izan zen. Hollanderen gertukoa da Espagnac, eta astelehenean Aieteko konferentzian parte hartu ostean.
Konferentzia iragarri zenetik Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek eskatu dute Frantziak konponbidean parte hartzea, besteak beste Jean Jacques Lasserre senatariak. Aste honetan Jean Rene Etxegarai Baionako hautetsiak Parisek ezin duela ezaxola egon adierazi du. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapez ohiak esan du konferentzian Pierre Joxe egotea Frantziako Gobernuaren keinua dela.