hauteskundeak

Espainiak legea aldatuko du, "ETAren mehatxuarengatik" ihes egindakoek botoa eman ahal izateko

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan du erreforma egitea "teknikoki, juridikoki eta konstituzionalki posible" dela. Esan du asmoa ez dela EAEko hurrengo bozetan pentsatuta egitea erreforma, "baizik eta datozen belaunaldietan pentsatuta egitea".

2012ko uztailaren 25a
16:55
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak jakinarazi du hauteskunde legea aldatuko dutela, "ETAren mehatxuarengatik" Hego Euskal Herritik joandako lagunek botoa eman ahal izateko. Lege erreforma egitea "teknikoki, juridikoki eta konstituzionalki posible" dela esan du ministroak.

Duela aste batzuk lege aditu batzuek mintegi bat egin zuten Madrilen gai horri buruz, eta gaur ondorioak aurkeztu ditu Fernandez Diazek.

Haren arabera, Espainiako Kongresuko taldeei aurki azalduko dizkiete ondorioak, eta adierazi du asmoa ez dela EAEko hurrengo hauteskundeetan pentsatuta egitea erreforma, "baizik eta datozen belaunaldietan pentsatuta egitea, justizia egin dadin".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.