Espainiako Gobernuak Nafarroan dituen eraikinetako errotulazioa ele biz jartzearen aurka dago Foru Parlamentua. NaBaik atzo aurkezturiko proposamenean, Nafarroan dituen eraikinak ele bitan errotulatzeko eskatzen zitzaion Espainiako Gobernuari. Nafarroako Ezker Batuak (NEB) soilik babestu zuen NaBairen proposamena. CDN abstenitu egin zen, eta UPNk eta PSNk aurka bozkatu zuten. Beraz, proposamena atzera bota zuten.
NaBaik orain aste batzuk aurkeztu nahi izan zuen proposamen hori, Noaingo aireportuko errotulazioa ele bitan jartzeko eskatzen zuen proposamen baten barruan. Baina ez zioten utzi, eta soilik Noaingo aireportuari lotutakoa aurkeztu zuen. Proposamen hori aurre atera zen. Alderdi guztiek bozkatu zuten proposamenaren alde, eta UPN abstenitu egin zen. Alderdi horren arabera, legeak ez du agintzen Noaingo aireportuko errotulazioa ele biz egotea, eta Espainiako Gobernuak izango luke bakarrik hori aldatzeko eskumena.
Espainiak Nafarroan dituen eraikinetako errotulazioa ez da ele bitan jarriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu