Izaskun Bilbao, Iñaki Irazabalbeitia eta Ramon Tremosa EAJ, Aralar eta CiUko europarlamentariek Europako Batzordeari eskatu diote zain dezala Espainiako Gobernuak betetzen ote duen Estrasburgoko auzitegiak astelehenean Parot doktrinaz emango duen epaia.
Hirurek ohartarazi dute Espainiako Gobernuak Europako Giza Eskubideen Auzitegiko ebazpena ez betetzeko asmoa izatea, argudiatuta hala egin zuela Madrilek 2012ko uztaileko ebazpenarekin. Bilbaok gaineratu duenez, "ez bada epaia betetzen, ikuskizun lotsagarria izango da berriro, eta ez dio lagunduko Euskadin denon artean abiatu behar dugun normalizazio prozesuari".