Espainiako Aldizkari Ofizialean euskara agertzea txalotu dute
IRUÑEA. Administrazioan Euskaraz Taldeak zorionak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari, lege mailako arauak euskaraz argitaratuko baitira, aurrerantzean, Espainiako Aldizkari Ofizialean. Aldiz, taldeak EAJri aurpegiratu dio aukera hori hamabi urtean ez gauzatzea. «Euskarak etorkizuna izanen badu, erronka asko ditu, baina ez da txikia Justiziako bideetan sartzea», nabarmendu du Administrazioan Euskaraz Taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu