euskal herria

Espainiako armadak Leitza "okupatu" duela salatu du Udalak

Mikel Zabaleta alkateak jakinarazi du inolako jakinarazpenik egin gabe eta baimenik gabe egin dituztela maniobra militarrak herrian.

Militarrak, gaur goizean, Leitzan. MAIDER CARRERE @MAIDERCARRERE
2016ko apirilaren 5a
14:42
Entzun

"Herritarren artean ongieza eragin du" gaur goizean Espainiako armadak Leitzan (Nafarroa). Maniobra militarrak egin dituzte, eta Maider Carrerek Twitterren jarri duen argazkian ikus daitekeenez, herriaren erdigunea hartu egin dute. Leitzako Udalak ohar batean salatu egin ditu "presentzia eta maniobrak", eta Leitzatik eta Euskal Herritik joateko "exijitu" diote Espainiako armadari.

Udalak salatu du, gainera, ikastetxeetako sarrera orduetan "okupatu" dutela herria, eta inguruko lurretan maniobra militarrak egin dituztela. Udalak argitu du horien berri ez zutela eurek, eta baimenik ere ez zuela Espainiako armadak horretarako. Oinez, kamioiez eta beste ibilgailu batzuetan ibili dira hara eta hona, "ongi armatuta".

"Gauzak horrela, Leitzatik eta Euskal Herritik joateko exijitu nahi diogu Espainiako armadari. Hemen ez dute tokirik euren gerra-jolasek. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra", esan du Mikel Zabaleta alkateak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.