Gertakaria

Espainiako Armadaren hegazkin batetik jaurtitako 1.900 kiloko kaxak argirik gabe utzi ditu Erriberako 4.400 abonatu

Espainiako Armada Ablitas herriko aerodromoan ariketa militarrak burutzen ari zen bart gauean. 1.900 kiloko kaxa bat jaurti zuten hegazkinetik. Antza denez, giza laguntza jaurtitzeko froga gisa egiten ari ziren ariketak. Cascanteko (Nafarroa) kable elektrikoen gainean erori zen 1.900 kiloko kaxa eta ondoren azpian zegoen mahastira. Kable elektrikoetan eragin zituen kalteen ondorioz Erriberako 4.400 abonatu argindarrik gabe geratu ziren Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera.

2006ko apirilaren 5a
19:23
Entzun
Hamarretarako hogei minutu falta zirela jazo zen gertakaria. Giza laguntza jaurtitzeko ariketak egiten ari zen Espainiako Armada eta 1.900 kiloko kaxa jaurti zuten. Kaxak kalteak eragin zituen Cascanteko kable elektrikoetan eta ilunpetan utzi zituen 4.400 harpidedun.

Antza denez, kable elektrikoen zati bat hautsi zuen kaxak eta Tuterako, Cascanteko, Barillaseko, Tulebraseko eta Ablitas herriko abonatuei eragin zien zuzenean. Ordu luzez egon ziren argirik gabe. Besteak beste Tuterako Reina Sofia erietxea geratu zen argindarrik gabe goizaldeko ordubata arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.