Atutxa Auzia

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Atutxa, Knörr eta Bilbao errugabetu zituen sententzia

Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao auzipetu egin zituzten Eusko Legebiltzarreko Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko agindua ez betetzeagatik. EAEko Auzitegi Nagusiak absolbitu egin zituen, baina Manos Limpiasek helegitea jarri zuen. Gaur, Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Atutxa, Knörr eta Bilbao errugabetzen zituen sententzia.

2006ko azaroaren 7a
16:08
Entzun
Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor Salak aho batez hartu du erabakia, Manos Limpiasek jarritako helegiteari erantzunez. Erabakia bista publikoa egin ostean hartu dute. Bista horretan, Luis Navajas Auzitegi Goreneko fiskalak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia berresteko eskatu dio Auzitegi Gorenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.