Espainiako Auzitegi Goreneko administrazio-auzietarako zazpigarren sekzioko Salak kaleratutako ebazpenak dioenez, CGPJk bost eguneko epea du EAEKo Auzitegi Nagusian desegin zen lehen Desadostasunaren Salaren espedientea aurkezteko.
Bigarren Desadostasunaren Sala CGPJren erabakiz sortu zen, Estatuko Fiskaltza Nagusiak lehen Salaren osaketaren aurka aurkeztutako helegitea onartu ondoren. Bigarren Salak Atutxa, Knörr eta Bilbaoren aurka kereila tramitera eramatea erabaki zuen Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik.
Espainiako Auzitegi Gorena-Legebiltzarreko Mahaia
Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Atutxa, Knörr eta Bilbaok aurkeztutako helegitea
Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidenteak, Gorka Knörrek eta Kontxi Bilbaok Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak lehen Desadostasunaren Sala desegiteko hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea. Sala horrek aztertu behar zuen Legebiltzarreko hiru kide horien aurka Fiskaltzak jarritako kereila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu