Eusko Legebiltzarra / Espainiako Botere Judiziala

Espainiako Auzitegi Gorenaren azken erabakia Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen esku uztea erabaki du Mahaiak

Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakia — CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak erabakitako EAEko Auzitegi Nagusiaren Ezadostasun Aretoaren baliogabetzea berrestea— Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen esku uztea erabaki du Mahaiak. Horrenbestez, oporraldiko etenaren ondoren, Espainiako Botere Judizialarekin piztutako liskarrari heldu dio Legebiltzarreko Mahaiak.

2003ko irailaren 2a
17:59
Entzun
SA Sozialista Abertzaleak Legebiltzarreko taldea desegiteari uko egin ziotela eta, Juan Maria Atutxa (EAJ), Gorka Knörr (EA)eta Kontxi Bilbao (EB-IU) Mahaiko kideen aurka kereila aurkeztu zuen Espainiako Fiskaltzak.

EAEko Auzitegi Nagusiaren esku geratu zen salaketa hori aintzat hartu edo ez erabakitzeko ahalmena. Erabakia hartu behar zuen salan, ordea, berdinketa gertatu zen kereila aintzat hartzearen aldeko eta kontrako epaileen artean.Hori dela eta, Ezadostasun Aretoa eratu zuen Manuel Maria Zorrilla EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariak, berdinketa apurtze aldera.

CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak, ordea, Ezadostasun Areto hori bertan behera uztea erabaki zuen, Zorrillak sala hori osatzeko ez zuela prozedura egokia jarraitu argudiatuz. Halaber, CGPJk berak eratu zuen Ezadostasun Areto berri bat, eta hark, kereila aintzat hartzea delliberatu zuen.

Salaketaren jomuga diren hiru legebiltzarkideen ustez, beren kontrako erabakia aurrera joan zedin bermatzeko baliogabetu zuen Ezadostasun Aretoa CGPJk, eta horregatik, helegitea aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Gorenean.

Epaitegi horrek, CGPJren erabakiari arrazoia eman zion.

Orain, Legebiltzarrreko zerbitzu juridikoek aztertuko dute Atutxa, Knörr eta Bilbao ebazpen horien aurrean nola defenditu.

PPko legebiltzarkide eta mahaiko kide Carmelo Barriok gogor kritikatu du auzia Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen esku uzteko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.