Izan ere, mintzaldiaren ondorengo galderen txandan Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari buruz hartu berri duen erabakiari —PPko Gobernuak ekimenaren kontra aurkeztutako inpugnazioa atzera bota du— buruz itaundu diote lehendakariari.
Auzitegi Gorenaren zein Konstituzionalaren erabakiak onartuko dituela erantzun du, baina, batik bat, azpimarratu du auzi horren ingurua etorkizunera begira jarri nahi duela Jaurlaritzak, eta ez atzera begira geratu. "Printzipio txarra da eztabaida saihestearren etengabe sortu zen liskarrari begira egotea", agertu du lehendakariak. Ildo horretatik, PPren xedea prozesu politikoa judizializatzea zela iritzi dio.
Politika
Espainiako Auzitegi Gorenaren zein Konstituzionalaren erabakiak "dudarik gabe" onartuko dituela esan du Ibarretxek
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenaren zein Konstituzionalaren zilegitasuna "dudarik gabe" aitortzen duela, eta, beraz, epaitegi horiek Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren inguruan hartzen dituzten erabakiak onartu dituela esan du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Madrilen egin ditue adierazpen horiek, Forum Nueva Economia gunean hitzaldia eman ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu