emakumeen kontrako indarkeria

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza, Laffage sendiaren helegitearen aurka

Hildako emakumearen familiak kasua hilketa delitu gisa jotzea nahi du, ez homizidio gisa.

2010eko irailaren 23a
15:37
Entzun
Nagore Laffage zenaren ama Asun Casasolak esan duenez, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza Laffage sendiak epaitegi horretan aurkeztutako helegitearen aurka azaldu da. "Gogorra da hori", adierazi du Casasolak.

Nafarroako Auzitegi Gorenak iaz zioenez, Jose Diego Yllanesek hil zuen Laffage, 2008ko uztailaren 7an hil zuen, Iruñean. Auzitegiaren arabera, ordea, ez zen nahita eragindako hilketa izan, eta, beraz, hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra jarri zion. Preso dago Yllanes. Hildako emakume haren familiak Gorenak kasua hilketa delitu gisa jotzea nahi du, ez homizidio gisa. "Yllanesek 38 kolpe eman zizkion Nagoreri -dio honen amak-, ito egin zuen, eta hori ez da homizidioa. Ematen du lehen, bigarren eta hirugarren mailako biktimak daude, eta nire alaba laugarren mailakoa dela".

Hilketa jazo eta urte eta erdira epaitu zuten Yllanes. Lehen instantzian, zinpeko epaimahaiak Laffageren hilketa homizidioa izan zela ebatzi zuen, guztia gertatu zenean Yllanes alkoholaren eraginpean zegoela ebatzita. Nafarroako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.