EAErako Estatutu proposamena

Espainiako Auzitegi Konstituzionalean EAErako Estatutu Proposamenaren kontra helegitea jartzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Alberto Catalanek azaldu duenez, EAErako Estatutu Berrirako proposamenari Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea nola jarri aztertzen ari da Nafarroako Gobernua. 'Radio Euskadi'-n egin dituen adierazpenetan azaldu duenez, "'Ibarretxeren planak' Nafarroako Foru Erkidegoan egiten duen mutur sartzearen kontra, legeak onartzen dituen bide guztiak" erabiliko dituzte.

2005eko otsailaren 23a
12:14
Entzun
Nafarroako Gobernuaren iritzian, EAErako Estatutu Proposamenak "muturra sartzen du Nafarroako Foru Erkidegoan". Nafarroako gizartearen gehiengoak ez duela hori nahi azpimarratu du Catalanek, eta beraz, Nafarroako Gobernuaren lana dela "gizartearekin hartuta duen konpromisoa" betetzea.

"Nafarroako Gobernua esaten aritu dena eta Nafarroako gizartearekin hartuta duen konpromisoa honakoa da, Nafarroako legebiltzarrean ere azaldu den bezala: legeak ematen dituen aukera guztiak erabili behar direla, 'Ibarretxeren planak' Nafarroako Komunitate foralean egiten duen mutur sartze edo esku sartze honen aurrean. Horregatik, Nafarroako gizartearen gehiengoaren nahia errespetatzeko legeak onartzen dituen bide guztiak erabiliko ditugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.