Politika

Espainiako Auzitegi Nazionalak Otegi epaitu behar duela erabaki du Auzitegi Konstituzionalak

2007ko urtarrilaren 3a
18:16
Entzun
Epaiketa hori egiteko eskumenik ez duela argudiatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali zuen EAEko Auzitegi Gorenak, Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren kontrako auzia. "Terrorismoa goraipatzea" leporatzen diote auzi horretan. Helegitea jarri zuen Otegik erabaki horren kontra, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du helegitea onartu, eta Auzitegi Nazionalean Otegiren kontrako epaiketa egitea agindu du.

Olaia Castresana ustezko ETAkidearen omenaldian parte hartu, eta "terrorismoa goraipatzea" leporatuta, 2004an ere epaitu zuen Otegi EAEko Auzitegi Gorenak. 15 hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten. Otegi Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea zen orduan, eta beraz, aforatua. Epaia bertan behera uztea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, epaiketa berri egiteko aginduz. Orduan auzia Auzitegi Gorenera bidali zuen EAEkoak, Otegik aforatua galdu zuelako.

Otegi Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute azkenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur hartutako erabakiaren arabera.

Otegiri Berlinera joateko baimenik ez ematea eskatu du fiskalak, deklaratzera deitu dezaketelako

Madrilgo atentatuen ostean emandako prentsaurrekoarengatik deklaratzera deitu dezakete Otegi. Hala azaldu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Carlos Miguel Bautistak. Horregatik, Berlinera joateko baimenik ez emateko eskatu dio auzitegi horretako epaile Baltasar Gazoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.