Auzitegi Nazionalaren esku utzi duten aljeriarra joan den urtarrilean atxilotu zuten ertzainek, auzokoek drogak kontuengatik eta zaratarengatik egindako salaketetan oinarrituta. Atxilotu zutenean, bortitz erreakzionatu zuela dio Ertzaintzak, eta "ikusiko duzue, madrildar pila bat hilko ditugu", "Castellana hilotzez beteko dugu"eta antzerako oihuak egin zituela. "Atocha hitza eta guzti" aipatu zuela diote Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek.
Madrilgo sarraskia gertatu zenean, atxilotu zuten ertzainak gertatutakoaz oroitu zirela eta euren buruzagiei jakinarazi zietela jakinarazi du Herrizango Sailak. Horren ondoren, Herrizaingo Sailak berak Espainiako CNI inteligentzia zerbitzuari eta Espainiako Poliziari eman zien jazoera horien berri.
Ondoren, aljeriar hori bilatzeko lanak hasi zituen Ertzaintzak eta atzo atxilotu zuten Donostian. Galdekatu ondoren, Auzitegi Nazionalaren esku lagatzea erabaki dute.
M-11, sarraskia Madrilen
Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi dute Donostian atxilotuta aljeriar bat, atentatuekin zerikusirik duen azter dezaten
Sortzez aljeriarra den gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi du martxoaren 11ko Madrilgo sarraskiarekin zerikusirik duenetz iker dezan. Urtarrilean, droga kontu batzuk tarteko atxilotu zutenean, gizonezko horrek egin zituen oihuetan oinarritu da Ertzaintza sarraskiarekin zerikusia duela susmatzeko. Izan ere, atzeman zutenean "madrildar pila bat hilko ditugu" eta antzeko aldarriak egin zituela dio Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu