Euskal Herriko gatazka

Espainiako Auzitegi Nazionalari eta EAEko Justizia Epaitegiari irizpide berak erabil ditzatela eskatu die Josu Jon Imazek

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Jon Imazek manifestazioen inguruan irizpide berak erabil ditzatela eskatu die Espainiako Auzitegi Nazionalari eta EAEko Justizia Epaitegia Nagusiari. Irizpide berak erabiltzen badituzte, Herrizaingo saila ez dela "bi eskari judizial ezberdinen erdian" egongo adierazi du Imazek.

2003ko abuztuaren 18a
18:35
Entzun
Josu Jon Imazek Donostiako bi manifestazioei eta datorren ostiralean Bilbon egingo denari egin die erreferentzia gaur eman duen prentsaurrekoan. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenaren arabera, Auzitegi Nazionala eta EAEko Justizia Epaitegia "kontrako irizpideak" erabiltzen ari dira. Egoera horren aurrean, sistema judizialari "erantzunkizunarekin" joka dezan eta "ados jar dadin" eskatu dio Imazek.

Herrizaingo sailari "erdian egotea tokatu" zaiola adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Ertzaintzak datorren ostiraleko Bilbon deitutako manifestazioan legea beteko duela adierazi du Imazek.

Ibarretxe plana

Jose Luis Rodriguez Zapateroren elkarrizketa nahia aintzat hartu du, baina kritikatu baino lehen Ibarretxeren plana "entzun" eta "ezagutu" beharko duela adierazi du Josu Jon Imazek. Biltzeko, negoziatzeko eta lehendakariarekin hitz egiteko asmoa alde batera uzten ez duela adierazi du Zapaterok, eta hori baloratu du Imazek.

"Eusko Jaurlaritzaren eta Ibarretxeren nahia beste talde politikoekin hitz egitea da, bainajarrera itxiak eta istiluak ez ditugu onartuko", adierazi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Planak zer dioen jakin gabe kritikarik egin ez dezaten eskatu du Josu Jon Imazek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.