atxiloketak

Espainiako Auzitegi Nazionalean bihar deklaratuko dute atzo Txantrean atxilotutako hiru gazteek

Iruñeko Txantrea auzoan ustez pintaketak egiten ari ziren hiru gazte atxilotu zituen atzo Udaltzaingoak, Askatasunak jakinarazi duenez. Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten, eta bihar deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bart, ospitalera eraman zituzten.

2004ko uztailaren 6a
18:19
Entzun
Atzo arratsaldean Iruñeko Udaltzaingoak hiru gazte atxilotu zituen Txantrea auzoan, pintaketak egiten ari zirela, eta bihar, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute. Atxilotu ostean, hiru gazteak Espianiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten. Goizeko 04:00etan, hiru gazteak ospitalera eraman zituzten. Atxilotutakoak 17 urteko A. S. C., C.M. 24 urtekoa eta 26 urteko J. E. dira.

Askatasunak jakinarazi duenez, hiru gazteei "terrorismoaren goratzea" egotzi diete; bihar goizean Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratuko dute. Atzo Txantrea auzoan egun osoz eta goizaldea arte udaltzain asko ikusi zirela salatu du Askatasunak.Horrez gain, Askatasunak gaineratu du atxiloketaren eta leporatzen dietenaren berri atxilotutako senide batek egindako dei baten bitartez jakin zutela.

Atxiloketak salatzeko eta hiru gazteen egoeraren berri emateko, gaur eta bihar, arratsaldeko 20:00tan Txantrea auzoan herri asanblada deitu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.