Burua estalita zuten bi lagunek Espainiako bandera erre dute bart Bergarako Epaitegian, Ertzaintzak esan duenez. Ariznoa plazan dago epaitegia, eta gauerdian eman diote banderari su.
Eraikinaren kanpoko goialdean zegoen, beste ikurrina batzuekin batera, lokarria moztu diote, jaitsi, su hartzeko likidoa bota eta su eman diote, betiere Ertzaintzaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak azken asteetan Espainiako ikurra jarri du hainbat epaitegiren kanpoaldean.