Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak eman du ebazpenaren berri. Estatuko abokatuak egin zuen eskaria, eta behin betikoa da auzitegiaren epaia. Halaber, ordezkaritza horrek estatuko abokatuari galdegin dio ebazpena betearazteko eska dezala, Nafarroan sei herri baitira Espainiako bandera jartzera behartuta daudenak.
Hain zuzen, Altsasu, Bera, Lesaka, Olatzagutia, Arbizu eta Lakuntza dira ikur hori jartzera behartutakoak. Lehen lau udalerrien kasuan, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez ditu aintzat hartu udalek jarritako helegiteak. Azken biek, berriz, ez zuten helegiterik jarri.
Guztira, Nafarroako 42 herritan egin du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak bandera jartzeko eskaria. Horietako batzuek ez dute eskatutakoa bete; Altsasu, Arbizu, Areso, Baztan, Bera, Etxarri, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Huarte-Arakil, Ituren, Lakuntza, Leitza, Lesaka eta Olatzagutia dira eskariari uko egin diotenak.