Espainiako bandera kendu eta Nafarroakoa jartzeaz gain, eskutitza ere igorri zuen Olentzerok Zuiako Herri Komunikabidera. Euskal Herrian "ikur arrotzak" jarri beharra salatu du, eta horren ardura Carlos Urkijo eta Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkari "inkisidoreei" egotzi die.
Espainiako bandera kendu arren, gorde ere egin duela adierazi du, udala atzera jartzera behartzen dutenean, bueltatzeko: "Udal aurrekontua trapuetan ez gastatzeko".