Ikurren Legea

Espainiako bandera "lehentasunezko tokian" jartzera zigortu dute Iruñeko Udala

Udalak, "erosotasun arrazoiak" argudiatuta, osoko bilkuren aretoko bazter batera eraman zituen Espainiako bandera eta erregearen irudia.

Espainiako bandera eta erregearen irudia, Iruñeko udaleko soko bilkuren aretoan. VILLAR LOPEZ / EFE
2016ko irailaren 26a
15:59
Entzun

Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak zigortu egin du Iruñeko Udala eta Espainiako bandera eta erregearen irudia "lehentasunezko tokian" jartzeko agindu dio, iritzita egun dauden tokia —osoko bilkuren aretoaren alde batean, atearen aldamenean— ez dela egokia. "Ikurrak aretoaren atzealdean jartzeak, jendeari bizkarra emanez eta sarreratik gutxien ikusten den aldean, ez ditu betetzen legeak eskatutako lehentasunezko baldintzak", zehazten du epaiak.

Udalak, bandera eta irudia mugitzea erabaki zuenean, argudiatu zuen "erosotasuna" zela erabaki hori hartzeko arrazoi nagusia. Izan ere, haren arabera, presidentetzaren mahaiaren atzean ez dago nahikoa toki horiek jartzeko. Horretaz gain, argudiatzen zuen legeak ez duela zehazten ikurrek osoko bilkuren aretoan egon behar dutenik "garrantzia bereko toki gehiago" egonik. Ordea, epaileak aurka egin dio puntu horretan ere, eta erantzun hainbat urtez egon direla ikurrak presidentetzaren mahaiaren aldamenean, eta, beraz, ez lukeela egon behar horretarako arazorik.

Epaiak, dena den, zehazten du udalak ez duela zertan ikurrak lehen zeuden tokian jarri, baina bai "lehentasunezko" toki batean.

Udalak badu oraindik erabakiaren aurkako helegitea jartzeko aukerarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.