Espainiako Barne Ministerioaren Komunikazio buruaren dimisioa onartu du Fernandez Diazek

Asteazkeneko atxiloketen berri polizia operazioa hasi baino lehen eman zuen ministerioak. Madrilen jarraitzen dute zortzi atxilotuek.

2014ko urtarrilaren 10a
14:13
Entzun

Albert Gimeno Espainiako Barne Ministerioko Komunikazio buruak Jorge Fernandez Diaz ministroaren esku utzi du kargua. Efe agentziaren arabera, atzo arratsaldean jakinarazi zuen erabakia, baina ez dago argi Fernandez Diazek kargutik kendu duen.

EPPKren bitartekaritza taldearen aurkako polizia operazioaren berri operazioa bera hasi aurretik eman zuen ministerioak, eta horren ondorioz utzi du Gimenok bere kargua Fernandez Diazen esku. Ministerioak arratsaldeko hirurak inguruan jakinarazi zuen "ETAko hainbat kide" atxilotu zituztela, baina 15:30 inguruan heldu ziren poliziak bitartekariak zeuden Bilboko bulegora. Atzera egin zuen gero ministerioak, eta aurreko jakinarazpena baliogabetzeko eskatuz beste bat bidali zuen.

Atxilotuek Madrilen jarraitzen dute atxikita. Bulegoa atzo eguerdian miatu eta gero eraman zuten Arantza Zulueta Espainiako hiriburura, eta atzo goizaldean eraman zituzten gainerakoak. Espero da bihar deklaratuko dutela epailearen aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.