euskal presoak

Espainiako Barne ministroak "barkamena" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Jorge Fernandez Diazek euskal presoei egin zaizkien balizko omenaldietan Ertzaintzak izaniko jarrera kritikatu zuen atzo, eta gaur Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Barne sailburuarekin hitz egin du telefonoz, okerrak zuzentzeko asmoz.

Berria.info
2013ko azaroaren 30a
19:43
Entzun

Parot doktrina eraistearen ondorioz askatu dituzten euskal herritarrei omenaldia egitea biktimentzat "umiliagarria" dela esan zuen Fernandez Diazek. "Ziur naiz Guardia Zibila edo Polizia balira, ez zela hori gertatuko", esan zuen, Ertzaintzak zuzen jokatu ote duen galdetuta. Beltran de Herediak berak komunikatu bat plazaratu zuen atzo esanez "nabarmenkeria" zirela Fernandez Diazen deklarazioak, eta Ertzaintzak "legea bete dadin lan egiten" duela. "Denok, PP barne, ados bagaude Ertzaintza Euskadiko polizia integrala dela, horren arabera jokatu behar genuke".

Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari eskatu dio azalpenak eman ditzala idatziz, eta horri erantzutera etorri da Fernandez Diazen barka eskea. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok euskal preso ohiei egindako harrera horietako batzuk salatu zituen, eta esan zuen prest zegoela Ertzaintzari laguntzeko, gehiago gerta ez zitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.