Espainiako Barne ministroak dio "bakea kudeatzeko gai" izango direla

Antonio Camachok eta Claude Gueant Frantziako Barne ministroak bilera egin dute, Parisen.

2011ko azaroaren 2a
13:27
Entzun

"Espainiako gizartea indarkeriaren kontrako borroka kudeatzeko gai izan bada —eta hori da lanik zailena eta konplikatuena—, bakea kudeatzeko ere gai izango da, zalantzarik gabe". Hala esan du gaur Parisen Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroak, Claude Gueant Frantziakoarekin bilera egin ostean. ETAk borroka armatua betiko bukatu duela-eta egoera berria aztertu dute.

Dena dela, Camachoren arabera, Espainiako egungo gobernuak ez du urratsik egingo; "izan ere, bihar gauean hasiko da hauteskunde kanpaina. Hurrengo gobernuari dagokio eman daitezkeen pausoak kudeatzea".

 

Gainera, uste du ETAk orain biktimei barkamena eskatu beharko diela, "keinu garrantzitsua eta beharrezkoa litzatekeelako etorkizuna eraikitzen segitzeko". Barne ministroak berretsi du gizarteak eta segurtasun indarrek garaitu dutela ETA.

Gueant Frantziako Barne ministroak berriro esan du eurek zer egin erabakitzeko garaian Espainiako exekutiboaren pausoak kontuan hartuko dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.