euskal presoak

Espainiako Barne ministroak "hausnartu" egingo du euskal presoen hurbiltzearen proposamenaz

Antonio Camachok dio "baloratu" egingo duela Patxi Lopezek esandakoa. Ramon Jauregik dio lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu zuena "etorkizunerako bide orria" dela.

2011ko urriaren 6a
16:31
Entzun

Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur esan du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak euskal presoen hurbiltzeari buruz egindako proposamena "baloratu" egingo duela, eta "hausnartu egin beharko da". Camachoren arabera, "Lopezek esan zuena izan zen ETA desagertu ondoren mugimendu batzuk egin daitezkeela".

"Beti bergizarteratzearen helburuan oinarrituta, presoen hurbiltze progresiboa" proposatu zuen gaur zortzi Lopezek Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, politika orokorreko saioan.

Ardanzak argitaratutakoa ez du ukatu Jauregik

ETA "ahul" dagoela deritzo Barne ministroak, eta hori "demokraziari eta zuzenbide estatuari esker" gertatu dela. Camachok eta Lopezek bilera egin dute, eta lehendakaria ondoren Ramon Jauregi Espainiako Presidentetza ministroarekin bildu da. Jauregik esan du Lopezek aurreko astean Legebiltzarrean aurkeztu zuena etorkizunerako "benetako bide orria dela, "Ajuria Eneko ituna zenetik gertu dagoena".

Jauregiri galdetu diote ea egia den Jose Antonio Ardanzak memoria liburuan dioen bezala, Ajuria Eneko itunean idatzi gabeko atal bat zegoela, non jasotzen zen presoak kalera ateratzeko aukera. "Idatzi gabe dagoena, ez da existitzen" erantzun du Jauregik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.