Espainiako Barne ministroaren eta Espetxe Erakundeetako zuzendariaren agerraldia eskatu du Amaiurrek

Espainiako Gobernuak "ardura zuzena" dauka Arkaitz Bellonen heriotzean, Espainiako Kongresuan salatu duenez.

2014ko otsailaren 7a
15:06
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta Angel Yuste Espetxe erakundeetako zuzendariak azalpenak eman ditzatela eskatu du Amaiurreko Jon Iñarrituk Espainiako Kongresuan, Arkaitz Bellonen heriotza argitzeko. Iñarittuk gogoan izan du Bellonek "urteetan funtzionarioen jipoiak salatu" zituela, eta senideek istripua izan zutela hura ikustera joan zirenetako batean.

Espetxe politika "zaharkitu, krudel eta mendekuzkoa" dela salatu du, eta "baldintzak argitzeko" eskatu. 13 urte espetxean izan eta gero Bellonek isolatuta jarraitzen zuela azaldu du, espetxe onurarik izan gabe, eta etxetik mila kilometro baino gehiagora. "Sakabanaketa eta isolamendua zuzenean daude lotuta bere heriotzarekin",. Espetxe politika "amai dadila" eskatuz amaitu du esatekoa kongresuan.

GeroaBaiko Uxue Barkos diputatuak ere bi horien agerraldia eskatu zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.