Espainiako errege-erreginak Donostiako Akuariumean izan dira gaur eguerdian, ikerketa gune baten inaugurazioan, eta bisita horren kontrako protestak egin dituzte hainbat lagunek. Hiriburuko udaletxe aurrean egin dute mobilizazioa, Independentziaren bidean, aldaketa politiko eta soziala lelopean, eta Erregeak kanpora! ere oihukatu dute. Protesta Eusko gudariak abestuz amaitu dute. Ertzaintzak pankarta zeramaten lau lagun identifikatu ditu.
Bisitaren kontra agertzeko mobilizatzeko deia egin zuen atzo ezker abertzaleak. Aralarreko, EBko eta Alternatiba Eraikitzeneko ordezkariek, berriz, errege-erreginen harrera ekitaldian ez zutela parte hartuko adierazi zuten atzo, "zalantzak" baitituzte horien zilegitasunari buruz.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak hartu dituzte Espainiako errege-erreginak. Horiei Manuel Chaves Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Lurralde ministroak lagundu die.
Arratsaldean El Diario Vasco egunkariaren egoitzan izango dira Espainiako monarkak, Ibaeta auzoan, kazetak aurten 75 urte bete dituela-eta.
politika
Espainiako errege-erreginen aurkako protestak Donostian
Eguerdian Akuariumean izan dira monarkak, eta ezker abertzaleak deituta mobilizazioak egin dituzte hainbat lagunek. Aralar, EB eta Alternatiba ez dira izan harrera ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu