EAEko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Penaleko Salak erabaki du Batasuneko buruzagiari ezarritako espetxe zigorra bertan behera uztea. Horretarako, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren doktrinan oinarritu dela argudiatu du: "Auzitegi Konstituzionalaren arabera,arauak oinarrizko eskubideen aldekoen diren moduan interpretatu behar dira, kasu honetan, askatasunaren alde eginez", agertu dute epaileek. Gainera, Konstituzionalak kartzelaldi laburrak behin eta berriz utzi dituela bertan behera nabarmendu du.
Auzitegi Konstituzionalaren doktrinaz gain, Fiskalaren aldeko iritzia erabakia hartzeko oinarrizkoa izan dela azaldu dute. Izan ere, Otegi ez dela arriskutsua argudiatu du Fiskaltzak.
Urtebeteko espetxe zigor hori Egunkaria-ren aurkako operazioan zenbait atxilotuk egin zituzten tortura salaketen harira egindako adierazpen batzuengatik ezarri zion Gorenak. Torturatzaileen arduradun nagusia Espainiako erregea zela esan zuen, eta estatuburua iraintzea zela ebatzi zuen auzitegiak.
Politika
Espainiako erregea "iraintzeagatik" Otegiri ezarritako espetxe zigorra eten du EAEko Auzitegi Nagusiak
Espainako Auiztegi Gorenak urtebeteko espetxera zigortu zuen Arnaldo Otegi Batatasuneko bozeramailea, torturatzaileen arduradun nagusia Juan Carlos I. Espainiako errege eta estatuburua zela esan zuelako. EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, eten egin du zigor hori, hiru urtez. Fiskaltza erabakiaren alde agertu da. Nolanahi ere, hiru urte horietan "deliturik ez egiteko" baldintza ezarri dio Otegiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu