Espainiako Erregearen bisita

Espainiako Erregeak Arrasatera egin behar duen bisita MCCren "marketin kanpaina" da Batasunaren iritzian

Batasunaren iritzian, MCCk irudi ona "berreskuratu" nahi du Espainian, "hobeto saltzeko", eta horretarako "marketing kanpaina" da Espainiako Erregeak Arrasatera egin behar duen bisita. Espainiako Erregearen irudia "Euskal Herriaren nortasuna ukatzen dutenen, eta okupazio militarra erabiltzen dutenen ikur gorena" da Batasunaren iritzian, eta beraz, elkarretaratzea egingo dute Arrasaten, ostegunean, 'Alde Hemendik' goiburupean.

2004ko abenduaren 7a
17:23
Entzun
Espainiako Erregearen bisita MCCko zuzendariek "langileen borondatearen aurka" erabaki dutela salatu du Batasunak, eta gainera, langileei bidali egingo dituztela mehatxu egin dietela jakinarazi dute, bisitaren kontrako iritzia publikoki ematen badute eta mobilizazioetan parte hartzen badute.

Batasunak kooperatiben interesekin bat egiten duela azpimarratu dute, baina, honek hausnarketarako balio beharko lukeela azpimarratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.