BIHAR BERRIA-N

Espainiako espetxeetako presoak Zaballako kartzelan biltzeko eskatuko du EPPK-k

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek abian jarriko dituzte modu indibidualean Euskal Herriratzeko eskaerak; “egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapen bat” egin dute horretarako. EPPK-ko mintzaideei eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Presoen aldeko martxa Zaballara, 2011n. JON HERNAEZ, ARP
2014ko otsailaren 15a
18:54
Entzun

Etxeratze bidean lege baliabideak” erabiliko zituela iragarri zuen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak abenduaren 28an, eta urrats horiek zehaztu ditu BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrizketa batean.

Espainiako espetxeetan preso dauden EPPK-ko kideek Zaballako kartzelara lekualdatzeko eskaerak jarriko dituzte martxan; Frantziako presondegietan daudenek, berriz, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan biltzea galdegingo dute. “EPPK subjektu aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea”, azaldu du presoen kolektiboak.

Sailkapen bat prestatu du EPPK-k eskaera horiek bideratzera begira: “Larriki gaixo direnen edota 70 urtetik gorakoak direnen kaleratzea ahalbideratuko lukeen eskaera egingo dugu”. Prozedura horretan “jarrera duinarekin” agertuko direla nabarmendu dute mintzaideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.